Uribarri Elkartea 40 urte!

by Suaia

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.

about

Suaiaren reggae doinuz ospatu nahi du Bilboko Uribarri auzoak berrogei urte ta gero Uribarri Elkartea bizirik dagoela.

Auzokide honen kantuak Euskal Herriko Taberna zaharrenaren titulua irabazi nahi duen elkartea omendu nahi du. Azken lau hamarkadetan ugariak izan dira auzo honetako txokoan gertatutako pasarteak. Asko izan dira bertatik pasatu diren norbanako naiz kolektiboak eta handia izan da urteetan zehar auzoko herri mugimenduari eman dion hauspoa. Unerik gazi-gozoenetan kale malkartsuetan gertatutako guztiaren lekuko zuzena dugu espazio hau.

Aurrekoa argi geratu dadin, ospakizun anitzak burutu izan dituzte kideek azken urtean zehar, baina izena duen guztia omen da baldin badio euskal mitologiak, kantua duen guztia itzela omen da eransten du Uribarri Elkarteak. Urte berriari agurra emateaz gain, hamarkada berriarekin hasteko irrika erakutsi dute kantuz, auzolanean egunero Uribarri buruaskeago bat eraikitzeko helburu argiaz.
Horrexegatik ondorengoa azpimarratzen dute Gorkaren hitz musikatuek: hamarkada hauen memoria mantentzearen beharra; eta etorkizunerako proiektu berriak elikatzearen garrantzia.

Suaia ekoizpen musikalaz arduratu da, eta bere ahotsaz gain, Eukene eta Eirek ere parte hartu dute kantuan. Ibon Larruzeak grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak burutu ditu Euridia estudioan.

40 urte eta gero borrokan jarraitzen dugu.
Auzolanean egunero, ezin gaituzte garaitu!

credits

released December 29, 2017

Musika: Suaia

Ahotsak: Suaia, Eire eta Eukene

Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Ibon Larruzea, Euridia

license

tags

about

Suaia Punta Del Este, Uruguay

Suaia AKA Askapen Sound
Basque singer and producer.
Rebel raggamuffin & dubwise.
Entzun, deskargatu eta kolektibizatu

contact / help

Contact Suaia

Streaming and
Download help

If you like Suaia, you may also like: